lunes, 29 de febrero de 2016

Komun mixtoak

Nesken eta mutilen komunak elkarrekin egota ez da komenigarria.Bakoitza bere intimitatea behar dugulako.Neskak bere gauzak daukate eta mutilak bereak.

Leku guztietan ez daude elkarrein :Vitorian ez daude elakarrekin.

Zikintazun asko egoten da,enfermetateak sor dezake.Enfermetateak berak eta desberdinak artu al dugu biak.Honako amaiera da bakoitza bere intimitatea behar dute,mutilak eta neskek ezin dira komunean elkarrekin egotea. 


Resultado de imagen de KOMUNAK MIXTOA

Gazte positiboan


lunes, 18 de enero de 2016



8.GAIAREN LABURPENA: UGALKETA


  1. Ugalketa eta bizi zikloa
Ugalketa: Espezie bateko banakoek beste antzeko banako bat sortzeko funtzioa.


Ugalketa mota bi daude: Sexual eta asexuala




ASEXUALA
Guraso bakarra
Ondorengoak gurasoen berdinak
Adib. Algak, protozooak, onddoak…


SEXUALA
Bi guraso: arra eta emea
Ondorengoek gurasoen karaktereen nahasketa izando dute.
Adib. Animali gehienak

Bizi-zikloa: Organizmo guztien bizitza osoa igarotzen dituen  aldi multzo= zigotoa izatetik ugaltzeko gai izan arte.

                                                             4 faseak


  1. Ugalketa:organismo gurasoen azaugarri izango dituen banako bat sortzeko
  2. Enbrio-garapena: zigototik banako oro bat sortzea.Zatitzen bitartez
  3. Hazkuntza: organismoa heltzea=gorputza haztea.behin betiko neurriak hartu eta helduen ezaugarri.


ANIMALIAK


  1. Ugalketa asexuala animalietan


Animali bakunetan bakarrik gertatzen da ugalketa mota hau. Bi modutara eman daiteke:
    1. Zatiketaz:
Banakoa bitan edo gehiagotan zatitzen denean.
Adib. Anemonak, harrak etb…
    1. Gemazioz:
Gurasoei koskor bat ateratzen zaio eta bertatik izaki berri bat garatzen da.Horrela “ koloniak sortzen dira”
Adib. Koralak
Ur gezako hidretan: gema bereizi. Banako heldu bat sortu


3- Sexu bidezko ugalketa animalietan
Animali hauetan arrak eta emeak bereizten dira. Bakoitzak ugalketarako prestatutako organo bereziak dauzka, hau da, gonadak. Gonada bakoitzak gametoak edo zelula sexualak sortzen dituzte.



GONADAK
GAMETOAK
ARRAK
Testikuluak
Espermatozoideak
EMEAK
Obulutegiak
Obuluak


                             “Dimorfismo sexuala”
Animali gehienak sexubakarrekoak dira baina badaude hermafrodita diren batzuk, hau da bi gameto mota sortzen dituzte. Dena den oso gutxi dira autoernaldu daitezkeenak.


4- Ernalketa
Obulua eta espermatozoidea elkartzen direnean ernalketa ematen da. Ondorioz zigotoa sortzen da. Zigotoa erdibitzen hasten denean enbrioia eratzen da.
Ernalketa bi modutakoa izan daiteke:
a) Kanpo-ernalketa: Amaren organismotik kanpo ematen denean. (adib. Arrainak)
b) Barne-ernalketa: Amaren organismotik barne ematen denean. Horretarako arra eta emea kopulatu behar dute. (ugaztunak, hegaztiak…)


5- Enbrioi garapena
Zigotoa sortzen denetik banakoa jaio arte ematen den prozesua da. Prozesu hori modu desberdinetan eman daiteke:


A) Obiparoak: Arrautzen barruan garatu egiten dira. = arrautzan. Bertako elikagaiak hartu.Kanpo-hernalketa duena.(hegaztiak, narrastiak, arrainak…)”Esklosioa”


B) Bibiparoak: Amaren umetokian garatu egiten dira. Amak babestu eta elikatu. Ugaztuneta “umetokian”.Plazenta ama eta enbrioia lotu eta zilbor-hestearen enbrioia eta plazenta lotu.Enbrioan elikagaiak hartu eta hondakinak kanporatu. (ugaztunak).”Erditzea”


C) Obobibiparoak: Amaren barruan garatu egiten dira baina arrautzaren barruan dauden elikagaietatik elikatzen dira. (marrazoak, muskerra…) “Esklosioa”


6- Enbrioi-aldiaren osteko garapena
Jaio eta ugaltzeko ahalmena izan arte ematen den prozesua da. Bi modutakoa izan daiteke:
a) Zuzena: Kumeen itxura helduen modukoa da. (animali gehienak)
b) Konplezua: Kumeek metamorfosia jasaten dute helduen itxura hartzeko.
(adibidez tximeleta) leku berean daude “pupa”edo “kristalina” batean


LANDAREAK


8- Ugalketa asexuala landareetan


Bi modu daude:


A) Ugaltze begetatiboa:


Honela ugaltzen direnak gai dira norberaren zati batetik (gema batetik) ugaltzeko. Hiru gema mota daude:
Estoloiak: Lurzoruarekiko paraleloki hazten diren zurtoinak dira. Lurra ikutzerakoan sustraiak sortzen dituzte eta beste landare bat eratzen dute.
(adib. marrubiak)


Erraboilak: Lurpean hazten dira. Egitura mamitsuak dira. (adib. tipulak)


Tuberkuluak: Lurpean eratzen dira. Gordekin ugari gordetzen dituzten egitura lodiak dira. (Adib. patatak)


B) Espora bidezko ugalketa


Banako zelula batetik zenbait zelula ume sortzen dira zatiketaz: esporak Baldintza egokiak badira, espora horietatik beste banako bat sortu daiteke.
(adib. iratzeak, goroldioa)


9- Sexu bidezko ugalketa


Sexu organoak loreetan daude.


LOREEN EGITURA:


Lore gehienak hermafroditak dira, baina badaude sexubakarrekoak ere.


a) Lore bilgarriak: Sexu organoak babesten dituztenak
Kaliza: sepaloz osotuta (c)
Korola: Petaloz osotuta (a)


b) Ugaltze organoak: Gametoak sortzen dituzten organoak
Pistiloa: Organo femeninoa da. Estigma ( g), estiloa (b) eta obulutegiaz (e) osotua dago. Obulutegi barruan obuluak (d), hau da, gameto femeninoak sortzen dira.
Estaminea (f): Organo maskulinoa da. Harizpi eta anteraz osotuta dago. Antera barruan polen aleak daude, hau da, gameto maskulinoak
  1. Petaloa
  2. estiloa
  3. sepaloak
  4. obulutegia
  5. obulua
f)  harizpia “ horia”=atera
g) Estigma


POLINIZAZIOA
Polen aleak, estaminetatik loreen pistiloetara heltzea da polinizazioa. Haizearen bidez gertatu daiteke edo animalien laguntzaz gertatu daiteke. (adib. erleekin, kolibri etb.)


ERNALKETA, ENBRIOIEN ETA HAZIEN ERATZE-PROZESUA
Gameto maskulinoak eta gameto femeninoak batzen direnean ernalketa ematen da. Hori obulutegian ematen da. Ondorioz zigotoa lehenengo eta gero enbrioia eratzen da. Bertatik hazia eratuko da.


FRUITUEN ERAKETA
Landare batzuetan obulutegia fruitua bihurtzen da. Fruitua sortzen denean, hazia ondo babestuta egongo da. Fruituak izan daitezke: mamitsuak, (adib. tomatea) edo lehorrak (adib intxaurrak)


HAZIEN SAKABANATZEA


Fruituak heltzen direnean landareetatik bereizi egiten dira. Lurrera jausiko dira eta baldintzak egokiak badira ernalduko dira landare berria sortuz.